lunes, 19 de septiembre de 2016

MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK

Adin txikikoak eta mugikorrak: komentatu taldean (Ikasbil)

Erreportaje honetan mugikorrek adin txikikoengan dituzten zenbait arriskuri buruzko iritziak eta adierazpenak entzungo dituzu. Entzun aurretik, erantzun galdera hauei eta komentatu taldean. Oharra: erantzunak apuntatu, ziurrenik azken atazarako ondo etorriko zaizkizu.
1. Telefono mugikorrak haurrei gero eta lehenago oparitzen zaizkie. Arazo bat dela uste duzu? Zein adinetik aurrera beharko luke?

2. Emilio Calatayud epaileak mugikorrei ikusten dizkien hiru arrisku aipatuko ditu. Zein dira,zure ustez, adin txikikoentzat dituzten arriskurik handienak?
   * Informazio arriskutsua eskuratu dezakete.
   * Pribatutasuna galtzen dute
   * Delitu egiteko tresnak izan daitezke
  Beste arriskurik? .....

3. Izan ditzaketen arriskuetatik babesteko neurri egokia da gure seme-alaben mugikorrak kontrolatzea? Zein kasutan bai/ez?