jueves, 22 de enero de 2015

NOLA ERABILTZEN DUGU ESKUKO TELEFONOA?

Badirudi, gaur egun, nahitaezkoa dela eskuko telefonoa erabiltzea. Iritzia emateko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Noiz, nola, zertarako erabiltzen duzun eskuko edo sakelako telefonoa
Bizi daiteke/zaitezke telefono mugikorrik gabe?
Zure inguruan ikusten duzuna (gazteak, haurrak...)
Telefonoa erabiltzeko lehengo eta oraingo ohiturak alderatu
Eskuko telefonoen abantailak eta desabantailak
Telefono konpainien jokabidea, negozioa...
Telefonoen gastua
Arazorik ikusiz gero, egoera aldatzeko proposamenen
bat
Gomendioren bat telefonoak erabiltzeko orduan 
 
................................................................................

HIRIA ETSAI BIHURTZEN DENEAN

Hiria etsai bihurtzen denean

Egoera:
Udalak kultur etxe berria egiteko asmoa du, baina aurkeztu
duen proiektuan ez ditu zaindu ezinduei dagozkien eskubideak.
Udalaren ustez, ekonomiaren aldetik ezinezkoa da.
Egitekoa:
Herriko aldizkarira zure iritzia bidaliko duzu, eta, horretarako:
- Azaldu nolakoa den zure herria ezinduen
mugikortasunari begira.
- Adierazi zure ustez merezi duen kultur etxea
baldintza horietan egitea.
- Proposa ezazu irtenbideren bat.
Egitekoari erantzuteko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Ezgaituen eskubideak.
• Udalaren aurrekontua.
• Herritarron erantzukizuna.