lunes, 16 de noviembre de 2015

Azterketako idazlana

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.

sábado, 9 de mayo de 2015

MUSIKA JAISTEA

 
Musika Internetetik dohainik jaisteko ohituraz idatzi behar duzu. Iritzi-artikulua egin behar duzu.
 
CD salmentak: –%30 • Gazteek Internetetik dohainik jaitsi•Dohaineko deskargek musika industria kolokan •Deskargen aurka, Europako gobernuek neurri gero eta zorrotzagoak• Sarean milioika abesti
salgai: iTunes, Ibaimusik...• Musikari asko ospetsu Interneti esker• Espainiako SGAEk musika jartzea denei kobratu nahi:
tabernak...• Kerobiak bere disko berria sarean dohainik
 
 

lunes, 4 de mayo de 2015

KRISIA NABARITZEN AL DA ZURE INGURUAN?

AZALPEN TESTUA. EGUNKARI BATEK ZABALDU DUEN FORO BATENTZAT. GAI HONEN INGURUAN DUZUN BIZIPENA AZALDU BEHAR DUZU.

martes, 21 de abril de 2015

ZER EGIN ORAINDIK ESKOLAN HASI EZ DIREN HAUR TXIKIEKIN?

Iritzia emateko, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu: Lan egiten duten gurasoen arazoa Zer egin haurrekin: etxean zaindu ala haurtzaindegi batera bidali? Nori eskatu laguntza: aitona-amonei ala ezezagun bati? Erakundeen papera (diru-laguntzak, bi urteko gelak...) Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak.


domingo, 19 de abril de 2015

Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?

Euskaltegian argitaratzen den aldizkari batean, eztabaidak egiteko eta iritziak biltzeko atal bat ireki dute. Ikasleen iritziak jasotzeko lekua egin dute. Ikasleen artikuluak sailean.
Aste honetako gaia hau da:
Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?
Artikulu bat idatzi zure iritzia emateko. Gutxienez,200 hitz idatzi behar dituzu.
Zure iritzia idazteko, nahi baduzu, ondoko puntu ha
uek erabil ditzakezu:
Lehengo ohitura eta manera onak zeintzuk ziren? Eta
oraingoak?
Kalean zer ikusten da?
Familietan nola jokatzen da? Gurasoekin? Zaharrekin
? Haurrekin?
Eskoletan? Irakasleekin? Ikaskideekin?
Gazteek elkarren artean? Helduekin?
Agintariekin...?
Zer hobetu da? Zer galdu da?
Zein dira zuretzat manera edo jokabide onak? Eta txarrak?
Zer aldatuko zenuke? Eta zer ez?



lunes, 13 de abril de 2015

AZALA SALGAI

BERRI HAU IRAKURRI DUZU EGUNKARIAN: PUBLIZITATEA GORPUTZEAN TATUATZEN HASI DIRA AMERIKETAKO ESTATU BATUETAN, ETA SALMENTEK NABARMENKI GORA EGIN DUTE DENBORA GUTXIAN.


Iritzia emateko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Zer iruditzen zaizu berri hori?
Gurera ere helduko dela uste duzu? Zergatik?
Nolakoa zen lehen publizitatea? Eta gaur egun?
Badu gauza onik? Txarrik?
Zein da gustuko duzun publizitate mota? Zein ez?
Iragarkiei buruz zer esango zenuke?
Zer lortu nahi dute? Lortzen dute helburua? 
Zein izango da publizitatearen etorkizuna? 
 
 
 

viernes, 13 de marzo de 2015

DITXOSOZKO BIDEGORRIA

Idatz iezaiozu eskutitza dagokionari. Zure atari aurrean bidegorria jarri gura
dute eta oso kezkatuta zaudete zu eta beste auzoko batzuk istripu-iturri izango
dela pentsatzen duzuelako. Hasiera eta amaiera eginda dauzkazu. Idatzi 100-
120 bat berba.
Idazlana garbian idazteko tokia
Zuzendari andrea,
Oso kezkatuta gaude gure auzoan egin nahi diguten bidegorria dela eta. Honek izango lituzkeenondorio kaltegarriak azaltzeko eta beste aukera batzuk proposatzeko idazten dizut.
Lehenengo eta behin, bidegorria egingo balute,...

jueves, 22 de enero de 2015

NOLA ERABILTZEN DUGU ESKUKO TELEFONOA?

Badirudi, gaur egun, nahitaezkoa dela eskuko telefonoa erabiltzea. Iritzia emateko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Noiz, nola, zertarako erabiltzen duzun eskuko edo sakelako telefonoa
Bizi daiteke/zaitezke telefono mugikorrik gabe?
Zure inguruan ikusten duzuna (gazteak, haurrak...)
Telefonoa erabiltzeko lehengo eta oraingo ohiturak alderatu
Eskuko telefonoen abantailak eta desabantailak
Telefono konpainien jokabidea, negozioa...
Telefonoen gastua
Arazorik ikusiz gero, egoera aldatzeko proposamenen
bat
Gomendioren bat telefonoak erabiltzeko orduan 
 
................................................................................

HIRIA ETSAI BIHURTZEN DENEAN

Hiria etsai bihurtzen denean

Egoera:
Udalak kultur etxe berria egiteko asmoa du, baina aurkeztu
duen proiektuan ez ditu zaindu ezinduei dagozkien eskubideak.
Udalaren ustez, ekonomiaren aldetik ezinezkoa da.
Egitekoa:
Herriko aldizkarira zure iritzia bidaliko duzu, eta, horretarako:
- Azaldu nolakoa den zure herria ezinduen
mugikortasunari begira.
- Adierazi zure ustez merezi duen kultur etxea
baldintza horietan egitea.
- Proposa ezazu irtenbideren bat.
Egitekoari erantzuteko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Ezgaituen eskubideak.
• Udalaren aurrekontua.
• Herritarron erantzukizuna.