Oraingoan Interneteko pasahitzak dira hizpide. Kontua labur xamarra izan daitekeenez, afera zabaltzen ahal da, eta pasahitzez aparte, Interneteko segurtasun osoaz mintza gaitezke. Horretarako, sarrera bat egin ezazu, jakin-mina pizteko; gero, gertaera bat kontatu; hori kontatu ondoren, aholku batzuk eman, eta bukatzeko ohar bat egin. Unibertsitatean sartzeko probak "gaiak iradokitzen dizunari buruz" idazteko dio. Beraz, badugu askatusun ederra.
Baliabide pragmatikoei dagokienez, bada, gertaera lehenaldian kontatu. Antolatzaileak erabili, paragrafoak bereizteko. Hitz eratorriak. Zehar estiloa.Menperatzen duzun hori: erlatibozko esaldia, ahalera, deklinabidea...